XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizi-funtzioak: ugalketa

Neskengan, aldaketa hauek antzematen dira: aldakak zabaldu egiten dira, bularrak hazten hasi, aluaren inguruan biloxkak atera, hilerokoa agertzen da, etab.

Mutilengan, biloxken agerpenaz gain, ahotsa aldatzen da, barrabilak eta zakila hazten dira, lehenengo espermatozoideak sortzen dira, sorbaldak zabaltzen dira, etab.

Normala da neskengan aldaketa hauek, mutilengan baino lehentxeago gertatzea.

Aldaketa hauen garapena 15-16 urte inguruan bukatzen da.

Aldaketa hauek gertatzen diren garaiari pubertaroa deritzogu eta garai horretantxe izaten da gorputzaren hazierarik handiena ere.

Ariketa hau gela osoari egiteko inkesta baten prestaketa izango da.

77. jarduera

Presta ezazu inkestatxo bat goiko jardueran aipatutako aldaketa edo ezaugarriak nabarmentzen diren ala ez ikusteko.

Hor behean dituzu aholku garrantzitsu batzuk:

1. 76. jardueran aipatutako ezaugarri horiez gain, ipini garrantzitsuak iruditzen zaizkizuen beste batzuk ere, nahi izanez gero.

2. Inkesta gelako guztiek erantzungo dute, baina bakoitzaren datuak ezkutuan gordeko dira.

3. Ez ahaztu inkesta egitean neska ala mutila den bereiztea, horrela konpara ditzakezue mutilak alde batetik eta neskak bestetik eta gertatzen diren aldaketa desberdinak konparatu.

4. Ez arduratu aldaketa horiek oraindik izan ez badituzu edo horietatik ezaugarriren bat edo beste ez baduzu, guztiz normala da, agertuko zaizkizu denborarekin.

INKESTA

GELA:

Maila:

MUTILA

NESKA

EZAUGARRIAK

BAI

EZ

HALA-NOLA